egurastu

ad. egurastu, egurats/egurastu, egurasten 1 da/du ad. Haizetan jarri; airea edo haizea hartu edo harrarazi. Arropa egurastu. Etxeko gelak egurastu. Zuloek eta zulo-lurrek egurastu egin behar dute landarea ondo hartzeko. Haizeak landa egurasten du. Ibai aldera joan ziren bi adiskideak egurastera. Giro ederra dago eta kanpoan egurastuz mintzatuko gara. 2 (Era burutua izen gisa). Egurastu bat hartzeko aitzakiarekin. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

egurastu (V, G ap. A; Lar, VocCB, Dv, H), egoaztu (G-goi ap. A), eguraztu. Tr. Exclusivamente meridional, documentado desde principios del s. XIX.

1. Ventilar(se), airear(se). “2.º orearse. 3.º ventilar la casa. 4.º airear ropas. 5.º aventar trigo” A. Donostiako plaza berri eder bitorean egurasten diradela nai-erara, aspaldiko partez, gure gizon danza oniritzia [...] eta soñu zar gogoangarriak. Izt D IV. Eguraztuaz baratzatxoa. Otag CancB III 333. Arpegia aizemalez (abanico) egurastuaz. Ag G 181. [Soineko] garbiak egurastu. A Ardi 25. Eguras ezazute bidea zuen arnas zerutarrarekin. Or Mi 69. Gure mandio zokoak egurastu dizkigu [Bretañatik datorren iparrak]. Lab Y 1933, 256. Egurastu lezake txurikiña sardez. Or Eus 60. Zuloak eta zulo-lurrak egurastu egin bear dute landarea ondo artzeko. Munita 59. Aizeak landa-mintza / egurasten, eun usai bidaliz. Gazt MusIx 79.

(Lar, Dv, H), eguraztu, eraustu (G-to ap. Iz To). Tomar el aire; pasear. “Orearse, tomar el aire”, “espaciarse, recrearse andando” Lar. “Eraustu nauk, he tomado el aire” Iz To. Tr. Documentado ya en Iztueta, desde principios del s. XX aumenta su frecuencia. Donostiako andizkiak gozotoro egurastutzeko egiñak dauzkaten etxe eder begitango anitz. Izt C 117. Mendi tarte oetan geienean da egurastutzeko aize edendu ezetxoa. Ib. 24. Susana baratzara irten eta ibilli oi zan, egurastutzen. Lard 303. Izekoagaz egurastzera joan zan baten. Echta Jos 295. Inguruetako egurasteko ibil-lekuak agitz atsegingarriak. Bera EEs 1915, 213. Ontzi gañean egurastuaz. Zink Crit 61. v. tbn. Altuna 85. Egurastuten giñuazala Txomin Sasiren etxe ondora eldu giñanian. Kk Ab II 52. Poz-eztiz egurazten, bai, atseginkorra! Laux BBa 90. Gure abere gaxua zaldi-ariñakaz eguraztuten joialarik. Otx 122. Garagarril goiz batez / Eguras naiean. P. Etxeberria in Onaind MEOE 968. Goizutarren bat ez bada atera / egurastera gauean. Or Eus 320. Korikiar neskatx bakideak egurasten diran aitz-bizkartxo-muñoaren gañean. Zait Sof 193. Kanpoan egurastuz mintzatuko gera. Etxde JJ 74. Txalupan egurasten. Anab Poli 18. Aldentzen nintzan eguraztu-itxuran. Anab Aprika 66. Toki askotara egurastu eta pasiatzera. Osk Kurl 39. Gazteluko atarian egurasten zeudenak. Berron Kijote 45.

2.Divertir, entretener“, “divertirse [...] entreteniéndose” Lar.

3. (A, que cita a Ur). (Uso sust.). Paseo, esparcimiento. Ikusi zuten Isaak arratsaldean egurastu bat bakarrean artzera irten zana. Lard 28. Geundela bakarrik jardinean egurastu bat artzen. (Dan 13, 36) Ur in BOEg 1500.

Sinonimoak: ad.

    [aireztatu]: haizatu, haizeberritu, haizeztatu, aireztatu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. ventilar(se), airear(se) (2) da/du ad. tomar el aire, orearse, pasear || iz. desahogo, esparcimiento, recreo
fr (1) da/du ad. aérer, ventiler (2) da/du ad. vanner, cribler [le froment]
en (1) ad. to air, to get some air
port (1) ventilar-se, arejar-se (2) passear

Sarri egurastu arren, itxi usaina zerion. [Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankell (Juan Mari Mendizabal), Erein, 2009]

egurastu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)