txapel

iz. 1 iz. Artilezko buru estalki biribila eta zapala, atal bakarrekoa, askotan beltza. Ik. bonet. Txapela jantzi, erantzi, kendu. Txapel urdin bigun handi bat. Agur txapelarekin eginaz. 2 iz. (Lehiaketa batzuetan, bereziki euskal kiroletan, garaile gertatzen denari ematen zaiona). Ik. txapeldun; txapelketa. Atanok jokatu eta hor kentzen dio txapela. || Uzkudunek Europako txapela ekarri du. 3 iz. Ipar. edo Zah. Kapela. 4 iz. Perretxikoen gaineko atala, txapel itxura duena. Onddo beltzaren txapela marroi antzekoa izaten da beti. 5 iz. (Zenbait esapidetan). Bururik ez duenak txapelik behar ez. Bururik ez eta txapela nahi. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [boneta]: kapelu Ipar., bonet Ipar./Naf., zapel Naf.
    [kapela]: Ipar. zah. ginbail, kapelu Ipar., kapela Heg.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. boina (2) iz. sombrero (3) iz. (lgart.) condón, preservativo (4) iz. (Kir.) [pilotan] trofeo (5) iz. (Kir.) [saskibaloian] tapón (6) iz. (Mikol.) píleo; sombrero
fr (1) iz. béret (2) iz. chapeau (3) iz. (lgart.) préservatif (4) iz. (Kir.) [euskal kiroletan] trophée (5) iz. (Mikol.) chapeau
en (1) iz. beret (2) iz. hat (3) iz. (Kir.) trophy
port (1) iz. boina (2) chapéu

Bigarren txapela eskuratu du Irribarriak [Imanol Magro Eizmendi, Berria.eus (2019-06-09)]

txapela (Argazkia. eitb.eus)