ekarrai

iz. 1. Adiurrea, izaera. Semea goibel eta triste, zeren ekarrai onekoa eta bihotz prestukoa zen. 2. Jaiera, zaletasuna. Jainkoak guregana duen amodioa eta ekarraia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. g.e.
[izaera] : aiurri, izaera, zima g.e., adiurre zah., mendu Bizk. g.e.
[zaletasuna] : atxikimendu, eraspen, zaletasun, zale jas., afizio Heg. beh., ekarritasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) personalidad; genio (2) inclinación, propensión
fr (1) cime, sommet (2) terrasse
en (1) summit, peak (2) flat roof; balcony
port (1) cume, cume (2) terraço

Entzun:

Eta ordu arte inoiz ikusi ez nion alderdi on pila bat, halako xarma gozo bat, halako ekarrai malenkoniazko bat aurkitu nizkion bat-batetik; emakume baten xerkan jartzen zaituen halako maitasun-kezka hori piztu zidan neure baitan. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ilehori eder hura ekarrai handiko neska zen, baina ni aldi berean sosegurik gabe sentitzen nintzen, hainbat gauzatan pentsatzen bainuen. [Gauza baten ametsa, Pier Paolo Pasolini / Josu Zabaleta (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ekarrai (Gaurko Hitza, CC)

ekarrai (Gaurko Hitza, CC)