itzuri

1. da/zaio ad. Norbaiten edo zerbaiten eskuetatik edo mendetik, edo loturik dagoen toki batetik, askatu eta ihes egin; arriskua edo nolabaiteko kaltea eragin dezakeen zerbait saihestu.  2. zaio ad. Zerbait oharkabean egin. • ITZURI IBILI, JOAN. Ihes ibili, joan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.
[ihes egin] : eskapatu, hanka egin, ihes egin, ihesari eman, ihesari lotu Ipar., ihes izan g.e., ihesi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da ad. escapar(se), huir, evadirse, salvarse (2) zaio ad. escaparse, decir algo por descuido
fr (1) da ad. (s’)échapper, fuir, s’enfuir (2) zaio ad. échapper
en (1) da ad. to escape, to avoid, to keep away from sth (2) zaio ad. [nahigabe esan] to let slip sth; to come out
port (1) fugir, escapar(-se), evadir-se (2) dizer algo por acaso, escapulir

Entzun:

Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege-infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain-saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar-emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten… eta bat-batean, ai!, oihuka eta oihuka […] [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hitz hori, huts hori itzuri zait. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Erdararen itzuri dabilela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Bakar bat itzuri zen sarraski hartatik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Nola itzuriko natzaio Jainkoaren punimenduari. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

itzuri (FlickrCC, Toni)