ele-mele

iz. Berriketa. Ele-meletan denbora galtzen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ELE-MELE. (elhe-melhe T-L).

a) Cháchara, palabrería. “Bavardage”, “potins”, “commérage” T-L. Ez othe dute, egun gehienetan bederen, denbora gehiago ere galtzen elhe-melhetan eta phasaieta alferretan? Dh 95. Zeuen buruera orrek zabaltzeko sortu eikezuez izmitzik eta elemelerik labanenak. A EEs 1916, 109. Sobera gizon gazte erortzen dira Algerian […], elhe-melhe egoiteko terrentan. SoEg Herr 12-11-1959, 2.

b) “Hari txarra eteten hari da (elhe-melhe dan batendako erraiten da) (S), […] (se dice de alguien que tiene dificultad de hablar)” A EY III 297.

Sinonimoak: iz.

[berriketa]: berriketa, berriketaldi, hitz-mitz, elasturi Ipar., tartarika Ipar., txilimala Bizk., ardaila Gip., kalaka Ipar./Naf., kalaketa Ipar./Naf., berrikeria g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (pl.) cháchara, palabrería
fr (pl.) bavardage, parlote, boniment
en (pl.) gossip; chatter (inf)
port iz. fofoca

Testuinguruan

Ele-meletan denbora galtzen. (Hiztegi Batua)