begi(-)ukaldi

begi ukaldi, begi-ukaldi iz. Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

BEGI-KOLPE

a) (B; Lecl, Arch VocGr, Hb). Golpe de vista, vistazo, mirada. ” Begikolpia, coup d’oeil, oeillade” Lecl. ” Begikolpe bat in zuen (B)” Gte Erd 67. v. begikaldi, BEGI-UKALDI, begiraldi.
Errex da berzeren senharren edo emazten ondoan ez ibilzea; ordean ez da haiñ errex begikolperik ez arthikitzea, amodiorik ez harzea edo ematea. He Phil 457 (SP 453 begiztatzerik ). Hagitz arinki begikolpe bat aurdiki dut ene bizitzearen gainerat. Brtc 161. Arthikitzen dut begi-kolpe bat nere egiteko molde guziaren gainerat, ikhusteko ea zertan huts egiten dudan. Dh 109. Gure arranoak goietik / bertzerik gogoan zarabilkalarik, / begi-kolpe batez ditu ustekabean / ikhusten zori-gaitzean / […] mustro ttiki batzu hagitz itsusiak. Gy 224. Azkenean deliberatu nian […] guanen nintzela aran famatu heieri begi-kolpebaten ematera. Elzb PAd 37s. Lehen begi-kolpean ohartu ninduan. Ib. 39. Begikolpe batez ikusi nuen ateka hitsean nindagoela sarturik. StPierre 12. Bainan ezbáitut sonuari begigolpe bát bera emaiten ahal zu ekhusi gabe dantzan “trebes”, plazán! Lrq Larraja, RIEV 1931, 237 (puesto en boca del párroco de la localidad, quien, como se ve, no habla en suletino). Harat heltzean, eginatzik konplimenduak, eta gero, han hemenka ematzik zonbeit begikolpe. Barb Leg 146. Ezin igarri azkenên ua / datorren, ez, legorrera; / itsasotarrak igar lezaio / lênengo begi-kolpera. “A primera vista” . Or Eus 386. Mahain baten inguruan jarri ziren, elgarri begikolpe eman eta ixtan bat ixilik egon. JEtchep 85. –Ohartu zirea? […] –Ez jauna. –Oi, zu Eskualduna! Etzirea pilotan artzen? –Ba, zonbait aldiz. –Holako begikolpea duzuela pilotaren airetik biltzeko. Ib. 95. Ez zuten ez trefla berogitik jana [ardiek], erran izan duten bezala… Haren begikolpe gaxtoa zuten ukhana. Larz Senper 28 (Vill begi-golpe ). Jakinen du laster Frantsesek […] ez dela Xinatik heldu gizon hori, lehen begikolpean uste zuen bezala. “Au premier coup d’oeil” . Ardoy SFran 200.

b) Abrir y cerrar de ojos. Instant batez, begikolpe batez, azkeneko klaroina soinuan […] hillak biztuko dire. He 1 Cor 15, 52 (Lç, TB begi kheinu batez, Dv begi itzuli batean, Ol begikliskan, Ker begi kiñu bataz, IBe begi itxi-ireki batean, IBk begien itxi-ireki batean ).

Sinonimoak: iz.

[begi-kolpea]: begikaldi, begiraldi, begiratu, begirune, so, begi-kolpe Ipar., behako Ipar., behatze Ipar., begirada Heg., adikune Bizk., begirakune Bizk., begiztaldi g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. vistazo, mirada, ojeada (2) iz. golpe de vista
fr iz. coup d’Å“il, regard
en iz. glance; look
port iz. olhadela, olhada

Testuinguruan

Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. (Hiztegi batua)