immunoeskasia
iz. Med. Organismoaren gaitasun eskasia infekzioei aurre egiteko. Giza Immunoeskasiaren Birusa dutenak ia 40 milioi dira jada munduan. (Hiztegi Batua)
Wikipedian:
Immunoeskasia immunitate-sistemaren ahulezian oinarritutako patologia da. Patologia horretan immunitate-sistemak ez du erantzun egokia ematen mikrobio patogenoen aurrean, eta gaixoek infekzioak harrapatzeko joera handia dute. Era berean, immunoeskasia dutenen artean minbiziaren kasuak ugariagoak dira.
Immunoeskasia bi motakoa izan daiteke:
- sortzetikoa: akats genetiko baten ondorioz sortutakoa, bizitzaren lehenengo urteetan agertu ohi da. Hilkorra da kasu gehienetan.
- harrapatutakoa: aurrekoa baino ohikoagoa, adin handiago batean agertzen da, hainbat eragileren ondorioz: infekzioak (HIESa, adibidez), minbizia, desnutrizioa, terapia immunosupresorea, etab.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (Med.) inmunodeficiencia
fr iz. (Med.) immunodéficience
en iz. (Med.) immune deficiency, immunodeficiency
port iz. (Med.) imunodeficiência
Testuinguruan
Immunoeskasia dutenei hirugarren dosia jartzen hasiko dira Hegoaldean (Berria.eus, 2021-09-09)]
Reply