entenga

iz.  Hamalauren bat zentimetroko iltzea. Arropak lurrera bota eta eskopeta entengan zintzilikatu zuen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

entenga (V, G, AN), intenga (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ; Asp Leiz2 (entengatu).

“Entenga (V-arc, Gc, AN), entenga-untze (V-gip), clavo de siete pulgadas o más de largo” A. “Amalau zentimetro inguruko [untze] biribillak entenga [izena dute]” EEs 1930, 25. Arropak zintzilika ipintzeko, gelako ateen atzean, ziri edo entenga batzuk besterik garai artan ez genduen ezagutzen. Zubill 76. Egur arrek bere puntan iltze edo entenga luze bat zeukan. Ib. 89. Moztu zuan entenga aundi bat. BBarand 181.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. clavo de siete pulgadas o más de largo
fr
en
port

Zaharrena bera da, zaharrena bera da: ongi iltzatua geratu zaio esaldi hori Donatori, eta entenga herdoildu batek bihotza etengabe zulatuko balio bezala sentitzen ditu hitzok. [Argi-itzalen neurria, Xabier Artola (Elkar, 2011)]

 

entenga (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)