erantzunbehar
iz. Erantzule izatea; hortik datorren eginbidea. Ik. erantzukizun. Har beza bere bizkar datorkiokeen erantzunbeharra. Eginbidea eta erantzunbeharra gure-gureak izanik.
Orotariko Euskal Hiztegian
Responsabilidad. v. erantzukizun. Majistraduen eta Juezen ezitxekitasuna ogundatzeko edo komundatzeko beren eranzun bearrarekin. EConst 75. Santa Cruzek eztu bear bada Jainkoaren aurrean ainbesterañoko erantzun-bearrik. Or SCruz 9. Lotsari ta erantzunbear larria ere, ordea, eginbearrari gibel-ematen ba-diozute. Ldi IL 141. Zerga-ordainlariak zergari buruz izan ditzateken erantzun-bearrak. “Responsabilidades” . EAEg25-1-1937, 895. Erantzunbehar osoaz iñor zamatzeko errurik argibideak ez dakarrela. Ib. 7-11-1936, 238. Zer-ikusia ta erantzun-bearra daukazu. Munita 26. Buruzagi ertetzeak bai-baitu alakoxeko erantzunbearra jendearen aintzinean. Etxde JJ 205. Eztadukala horregatik persona bakar batek bidegabe haretako erantzun beharra. Arti Tobera 264. Ez zuala erantzun-bearrik izango, naiz-ta danak iltzen bazituan ere. Berron Kijote 54. Eginbidea eta erantzunbeharra gure-gurea izanik. MEIG VIII 114.Sinonimoak
iz. [erantzukizuna]: erantzukizun, kargu g.e.
Beste hizkuntza batzuetan
- es  iz. responsabilidad
- en iz. responsibility
- fr  iz. responsabilité
- port iz. responsabilidade
Testuinguruan
Bere gain hartu zuen erantzunbehar osoa. #gaurkohitza
Reply