erreus

adj./iz. Balio ez duena, akastuna. Arkume erreusa etxean jan ohi dugu, ez baita on, ez saltzeko, ez aurrerako. Zuk batutako intxaurretatik erdiak baino gehiago erreusak ziren. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 erreus (-üs S; Dv, H). Ref.: A; Lrq. Inquieto, impaciente. Birjina egiazko bat bethi erreüs da zerbait gaiza goraren ikhustian eta enzütian. Bp II 96. Ezi hanitx jente badira gaizak bere gogara juaiten etzaitzen bezañ sarri erreüs edo laxü gerthatzen beitira. “Impatientes”. Mst III 7, 2 (SP despazienziatzen, Ip khexü). Gizonak zerbait gaixtoki desiratzen badü, berhala bere beithan erreüs bilhatzen da. “Inquietus”. Mst I 6, 1 (Ip erreüs; SP asaldatzen da, Ch altaratzen). Ezin egon batekin bezala zagon, ülün eta erreüs. Const 19.

“(Foix), affligé, affecté” Lh.

2 erreus (V-gip), erreux (AN-gip), errauts, rehus. Ref.: SM EiTec1; Etxba Eib; Iz ArOñ; Elexp Berg. “Pieza no útil, reusada” SM EiTec1. “Se dice de la persona o la cosa que no sirve […]. Zuk batutako intxaurretatik, erdixak baño geixago, erreusak ziran”. Etxba Eib. “Erréus bat, erréusa, babá-erreusak, ardí erreusa, estropeado” Iz ArOñ. “Gorriñak jotako edo puxkat usteldutako tomate aleei esaten zaie. Tomate erdixak erreusak die aurten” Elexp Berg. En AN-gip se dice de la cría abandonada por la madre. Cf. VocNav s.vv. reús y rus. v. errefus (2). Orrék egína ta emána / ene amóres dá, Jesus, / ni ermatéko beregána, / naiz izánik errehús. LE Kop 176. Humíla dá Jesus / humíla Maria; / ez naike ni rehús / ta bekataria / izán bano subér, / nola alzindaria / suberboéna Luzifér. Ib. 52. Gaiñera ematen nun / zerrikume errautsa; / naiz ez umezurtza, / baiñan medra-kaitza. MendaroTx 39 (la interpr. no es segura). Ango aragi erreusak, birikak, arrai erdiustelak, ikusi zituanean bereala esan zun: “Emen aberats gutxi dago”. JAIraz Bizia 34. Bakarren batzuk pentsatu arren / ote dan gauza erreusa, / mutu-aldiko denbora ez da / izan naigabetan utsa. Insausti 146.

Sinonimoak: izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[urduria]: Zub.urduri, errefus Ipar., kexu Ipar., ekurugaitz Zub., kiriotsu jas., nerbioso Heg. beh.
[akastuna]: akastun, koskadun, koskatsu, markets, hozkadun Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. (Z) inquieto, -a, impaciente (2) 1. izond. inservible, estropeado, -a; desechado, -a; defectuoso, -a, con tara || 2. iz. rechazo || 3. iz. (Teknol.) pieza defectuosa
fr (1) inquiet (2)  inutilisable, abîmé, cassé; défectueux
en (1) worried, uneasy, troubled (2)  unusable, useless; defective, faulty
port (1) inquieto, -a, impaciente (2)  imprestável, inútil; defeituoso, enguiçado

Eta moda batzuek, batez ere askatzaileak direnek, beldurra eragiten dute, gizakiaren barneko zerbaitekin aurrez aurre paratzen gaituztelako, eta erlijioa bezalako maskarek bere zerizanean erantzita ikusten dutelako beren burua, erreus. [Moda, Anjel Erro (Berria.eus, 2012-12-09)]

erreus (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)