esteka
INF. Datu-egitura edo fitxategi bateko elementuak edo instrukzioak edo programak elkarlotzeko bidea. Sarritan helbide bat izaten da eta erakusle esaten zaio. Fitxategiak elkarlotzen dituen estekari kateamendu deitzen zaio. (Euskalterm). OROKORREAN: iz. 1. Lotura, lokarria. Estekak tinkatu. Estekak hautsirik. • ESTEKAN. Loturik. Behia estekan dauka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[esteka] : lotura (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):
es vÃnculo, enlace
fr lien
en link
port enlace
Entzun:
Etorri ziren guztiak partaide bihurtzea lortu genuen eta lehenengo praktika egin genuen: zelan egin esteka bat, hau da, topatu dugun web interesgarri baten aipamena zelan egin. Horretarako, wikian FROGA 1, 2, 3… frogetarako hainbat orri berria sortu genituen. Gehiagorik ezin izan genuen egin, interneta joan zitzaigulako. [Azaroaren 16ko saioaren ostekoa, B06 Elkarbizitza-Hezkidetza Mintegiko Bloga (2009-11-29)]
Reply