harrixkola

iz. 1. Ibaien eta itsasoaren ertzetako harkoskoa. Erreka ondoko legarra. Legarrez estali dute bidea. 2. Hormigoia egiteko erabiltzen den harri txikitua, hondarrik gabea eta 20 mm-tik gorako tamaina izaten duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘legar’)

Orotariko Euskal Hiztegian

1. Cascajo, grava. Bakharrik, baztertu zen ilhunik aintzindaria harrixkola ahur zonbeiten biltzerat. Prop 1899, 66. Harri-kizkor edo harrixkola pikor batzuen eskutik eskura ixurtzen. Prop 1909, 41. Hori egia izan ditake zolagunetan, han barna urek erakarri baitituzte graba eta harrixkolak. Herr 15-10-1959, 3.

2. harritxkola. Pedregal. Bainan larre utzi harritxkoletan ere sortzen dira othe-zangoak. SoEg Herr 29-3-1962 (ap. DRA).

Sinonimoak: iz. g.e.

[harri-koskorra]: harri xehe, harri-koskor, legar, muger Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es grava, guija
fr gravier
en gravel
port cascalho

Entzun:

Euskararen berreskurapenean, denek, pertsonek eta egiturek, beren lekua eta zeregina dugu,
harrixkolaz-harrixkola euskararen herria eraiki nahi dugularik. 
[Euskaraz biziz… Euskal Herria egin eta eragin, Bea Salaberri (Enbata, 18 août 2011)]

harrixkola (Karobi Photography)