ezpata(-)arrain

iz. ZOOL. Xifidoen familiako itsas arrain osteiktiea, goiko baraila oso luzea eta ezpata-itxurakoa duena. 2 – 3,5 m bitarteko tamainakoa izan ohi da eta oso igerilari trebea da. Itsaso bero eta epeletan bizi da eta bere haragia oso preziatua da (Xiphias gladius). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)