ezurte

iz. Urritasun urtea. Zazpi urte on horiek bukatutakoan, berebat zazpi ezurteak ere hasi ziren. Aurten ezurtea da, ez dago sagarrik, ez ezer. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ezurte (V, G). Ref. A; Gte Erd 50.

Año de escasez. […] Ezurteko gauzea, iraupen bagea (V-m), cosa de año estéril, sin duración” A. “Año alterno en que hay poco manzano (Aya)” Garate 5.a Cont RIEV 1935, 349. “Aurten ezurtia da, ez dago sagarrik ez ezer (G-azp)” Gte Erd 50. v. ezune.

Zazpi urte on oiek bukatutakoan, berebat zazpi ezurteak ere asi ziran. Lard 54. Ondorengo zazpi ez-urteetarako ganbaraetan gorde ditzan. Ib. 54. Alde guzietatik zetozen Ejiptora jakiak erostera, eta ezurteen gaitza arintzera. Ur Gen 41, 57 (Urt gosetea, Ol gosete aundia, Dv gabearen gaitza, Ker gosea). Ez-urtea izanik bere. “Ni el año fuese muy abundante”. Or Tormes 77. Urte a ezurtea zan ogitan. Ib. 83. Eskola-maisuak ordea, gure artean yaiotakoak, ezurtetako eguberri-udareak bezain urri ditugu. A Y 1934, 17. Lorraldi ta ezurte luzeak irakatsi bai-natxionate ori naikotzat izaten. Zait Sof 105.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. año de escasez
fr iz. year of scarcity
en iz. année de rareté
port iz. ano de escassez

MARIA LUISA.- (Goibel) Zu bezalako lagun onak garesti erosten dira azokan! Bai-urteak aspaldi joan ziren, eta orain ezurte latzean nago ni buru-belarri sartua! [Txakolin, txakolin, arrosa eta klabelin, Goenkale, 2001] (Egungo Testuen Corpusa)

ezurte (Jatorrizko argazkia: eitb.eus)