firfira

iz. Marmarra, xuxurla. Zuhaitz hostoen firfira biguna. Haize firfira bat.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

firfira, pirpir. Susurro, rumor. Milla aldiz bai entzun zituan […] errekastoen poll-polla, zugatz ostroen pir-pir biguna… Ag G 2s. Orduan, halako urgulu-firfira bat hedatu zen eliza xoko-xokoetaraino. Lf Murtuts 12. Kanpoan gauerdi, / horstoen firfira / -auhen bat dirudi. / Izarrak non dira? Mde Po 17. Bortz milla etxek minota-laurden batez denak betan beren zimenduetarik altxatuz eta eroriz egin duketen azantza ez zitaken aize-firfira bat. Herr 10-3-1960, 1. v. tbn. Lf Herr 3-8-1961, 4. Leku bakartiak, illunpeak, uraren soiñuak, osto-firfirak, dan-danak beldur ikara ematen zuan. Berron Kijote 215. Hortaz, poesia entelega nahiko bazenu, oroit zaitez haizearen eragin liluragarriaz, […] udazkeneko hosto gorrien firfira suabeaz. PPer Harrip 56.

Sinonimoak: iz.

    [marmarra]: marmar, marmariza, murmur, txutxu-mutxu, xuxurla, zurrumurru, erasia Ipar., gurgur Ipar., marmara Ipar., murmurika Ipar., alamen Bizk., marmario Gip., surmur Gip., murmuzika Zub., murmurio g.e., murmurazio zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. susurro, rumor [de viento, de hojas]
fr iz. bruissement
en iz. rustling
port iz. sussurro, rumor

Zuhaitz hostoen firfira biguna entzun genuen.

firfira (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)