Ospatu gurekin Gaurko Hitzaren 5. urteurrena
Datorren larunbatean, hilak 23, txoko honek 5 urte beteko ditu. Hitzak ikusi, topatu, aurkitu, jaso, hartu, mailegatu, oparitu, azaldu, ezagutarazi… Hitzak bizi! Horrela, egunez egun. Horrela, egunero. Horrela, 5 urte. Bada, nik uste dut honek merezi duela ospakizun txiki bat, ezta? Gurekin ospatzeko prest? Parte hartzea oso erraza da. Hauxe da egin beharrekoa:
- Idatzi esan nahi duzun hori zure gorputzaren edozein ataletan.
- Argazkia atera (nahi duzun moduan bidali edo nahi duzun tokira igo: Twitter, Instagram, Argazkiak.org, Flickr…)
- Partekatu argazkia Twitter bidez, #gaurkohitza5 traola erabiliz. Ez ahaztu traola!!! Erantzunetan ere utz dezakezu argazkiaren helbidea.
Pinterest batean bilduko ditugu jasotako argazki guztiak, eta parte-hartzaile guztien artean opariak zozketatuko ditugu datorren igandeko Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartean. Ea, ba! AZALERATU ZURE HITZA! Esan (eta erakutsi) barruan gordeta duzun hori…
Mila esker Adakiko guztiei, bereziki Andoniri, bere ideia guztiengatik eta eskua bakarrik ez, besoa ere uzteagatik. 🙂
Josu Ibarretxe 1:04 am on 2013/11/19 Permalink
#gaurkohitza5 Nire proposamena Irol da. Lehenengo esanahia: zabortegia bit.ly/I1Ntrt
Bigarren esanahia: komuna bit.ly/184qwji
Gaurko hitzaren 5. urteurrena | Ikasle eta irakasle 2:03 pm on 2013/11/21 Permalink
[…] “xumeagoa” izan zen. Eta bosgarrena? Abian dabil egunotan; begiratu twitterren #gaurkohitza5 […]
maitego » Blogarien tartea Amarauna irratsaioan, 2013-11-24 10:32 am on 2013/11/28 Permalink
[…] Gaurko Hitzaren 5. urteurrena. Azaleratu zure hitza! ekimenean parte hartu dugun guztion ekarpenak Pinterest honetan ikus ditzakezue. Hitza-argazkia bidalitako guztien artean hainbat sari zozketatu genituen zuzenean. […]