goi-arnas
iz. Goiargia, inspirazioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian:
GOI-ARNAS.
a) Inspiración. Goi-arnasa itz-ugoldeka ixurtzen digutenak. TAg Y 1933, 21. Irudiz aberatsena bai goi arnasez biziena ere. Aitzol in Ldi UO 6. Zatozkida, goi-arnas. Or Eus 3. Gizon aundi oien [Dante, Petrarca, Migel Anjel] goi-arnasak eda zuten urrin gozoaz. Etxde JJ 239. v. tbn. Mde Pr 192. Minervaren kuttunek berezko duten goi-arnasa. MEIG VIII 33. Goi-arnasari laguntza eske / luzaroan dago erpai. “EspÃritu de lo alto”. Or Poem 554.
b) EspÃritu religioso. Gain maite ontan irauten bai du / goi-arnasaren indarrak. Lazkao Txiki in Uzt Noiz 68. Eskoriatzan eliz barrua / zerutu da goi-arnasez. NEtx LBB 277.
Sinonimoak: iz.
[etxearen gainaldea] : goi-hats, goiargi, inspirazio, gotargi (5000 eta UZEI sinonimoen hiztegiak)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Erl.) inspiración (divina)
fr inspiration (divine)
en (divine) inspiration
port inspiração (divina)
Entzun:
ARIAS Cañete jaunaren hitzei matxismoa zeriola ezin da ukatu eta hitzok leuntzeko egin izan diren ahalegin guztiak (nekatuta zegoela, ez zuela hori esan nahi eta abar) barregarriak dira eta guztiz faltsuak. Arias Cañete jaunarentzat ezinezkoa da, edo oso zaila behintzat, emakume batekin, edozein emakumerekin, goi-arnasdun gai baten gainean (politikaren gainean, demagun) eztabaida serio bat izatea, bere nagusitasun intelektuala matxistatzat hartu ahal delako. [Extabaida intelektualak, Rikardo Arregi (Zirrikituetatik begira, 2014-05-21)] (Deia.com)
Reply