otan

iz. Iparra seinalatzen edo adierazten duen burdinazko pieza imandu birakorra, hondoan haizearrosa duen kutxatxo gehienetan kristalezko batean finkatzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘iparrorratz’)

Orotariko Euskal Hiztegian:

“(L-côte), brújula” A. “Otana da bere baitharik ipharrari buruz itzultzen den orratz bat” Herr 11-9-1958, 1. Mariñelen kart’eta otana. Daranatz EE 1911a, 26. Aintziña, itxasorratz edo otana asmatu aurretik. Euzkel-Egutegi 8-4-1923 (ap. DRA).

Sinonimoak: iz.
[otan] : iparrorratz, itsasorratz, konpas (Labayru Ikastegia eta UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):

es brújula
fr (Itsas.) boussole, compas
en compass
port bússola

Entzun:

Aintziña, itxasorratz edo otana asmatu aurretik. [Euzkel-Egutegi 8-4-1923 (ap. DRA)]

otan (FlickrCC, Christophe Ducamp)