grina

grina 1. iz. B 1 iz. Arimaren joera bizia, gogoa asaldatzen duena. Ik. lera2. Borrokarako grinak eragina. Neure burua edertzeko grinari amore eman gabe. Emakumeenganako grina. Elizarako grina handia duelako. Sorterriaganako grina epeldu. Grina gaizto edo txarrak menderatzen. Grinak eskatzen ziona egiten. Maitasuna arima barruan agertzen den gertakaria edo grina da. Haragikeriako grinak itsutua. 2 iz. Ipar. Arta, ardura; kezka. Laxoki, batere grinarik gabe bizi direnak. Bakerik gabe, barnea grinaz betea. Emaztea har dezana handitarik, ez date etxean grina gabetarik (esr. zah.).

grinan (egon, bizi eta kideko aditzekin). Ipar. Arduratua, kezkatua. Geroztik hona grinan bizi naiz.

grina 2. iz. Bizk. Zurda. Ik. kima2. (Hiztegi batua)

Sinonimoak

grina iz. (UZEIren sinonimoen hiztegia)

[arima-joera bizia]: apeta, irrika, irrits, tirria, hisia Ipar., lehia Ipar., afan Heg., lera Bizk., irrikizio Gip., asper Zub., irrikatasun g.e., pasio g.e., joran Bizk. jas., espa Heg. g.e., gutar Bizk. g.e., uzi Bizk. g.e.    

[kezka]: Ipar.ardura, kezka, kezkabide, arrangura Ipar., kexamendu Ipar., kardaba Gip., kezkura g.e.

Beste hizkuntza batzuetan

  • es (1) iz. (Ipar.) cuidado; inquietud, preocupación (2) iz. pasión, ansia; inclinación, propensión, afición
  • fr (1) iz. (Ipar.) souci, inquiétude, préoccupation, empressement (2) iz. passion, ferveur
  • en (1) iz. [arta, ardura] care; concern, worry (2) iz. longing, yearning; passion
  • port (1) iz. (Ipar.) inquietação, preocupação (2) iz. paixão, desejo; inclinação, propensão

Testuinguruan

Barnea grinaz betea dut. (Elhuyar hiztegia)