gurbil

iz. gurbil1 iz. Hamasei bat litroko edukiera duen pegarra. Hiru gurbil dituen zahagia. || gurbil2 1 adj. Jas. Zuhurra, prestua. 2 adj. Jas. Txukuna. Neskato gazte gurbil, eder, matela-gorriño bat. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 gurbil (G-nav, AN ap. A; -illa (det.) Lar, Añ, Aq 1083 (AN), Izt VocC, H).

“Cántara” Lar, Añ. “Cántaro” Izt VocC. “Mesure de liquides, d’environ 16 litres” H. “1.º barrilito como de media cántara. 2.º cántaro de ocho azumbres” A. Ala nola iturri batetik zenbatenas gurbille edo ferrata andiego eramotzen duen batek, ekarritzen duen ur iago (Ororbia, 1758). ETZ 102. Sull edo gurbil bat urratu ta banatzen ta galtzen ura bezala. Mb OtGai II 272. Irureun eta irurogei gurbil, bakotxa bostna pitxarrakoak. Izt C 102. Eun gurbil olio. Ir YKBiz 305. Iru gurbil ditun zagiak / egiñen mokoz-ipurdi. Or Eus 158. Mutillak ekar ditu ardoz amar gurbil. Ib. 145. Bidoi eta gurbillak bezela 18 kiloko arr-olio ontziak atzerrira bidaltzea galeraziaz. “Barriles”. EAEg 27-1-1937, 911.

2 gurbil (BNc ap. A; SP (sin trad.), Dv).

1. Diligente, cuidadoso, prudente. “Prudent, réservé” Dv. Iaunagatik ziaraunstek dorretarik ezkillek, / nola muga iakinetan oren mihi gurbillek. EZ Man II 17. Harriaren gainean bere etxea jarri duen gizon gurbilaren khide eginen dute. “Viro sapienti” Dv Mt 7, 24 (He zuhur). Izpiritua gurbil da, bainan haragia erorkor. Dv Mc 14, 38. Emaitzaz apalago zaite, ta eginbide oroetarako gurbillago ta beldurtiago. Ol Imit II 9, 4. Neskaso gurbil (zuur, prestu) orde, ergel aunitz / ez bait-nituke nai andre. Or Eus 253. Aolku gurbil batzu esan nai dizkitzut. Zait Sof 118. Siñetsi, ausnartu ta zaite gurbil, errege, otoi! Ib. 74. Au Sergi Paul, kontsulorde, gixon gurbillarekin leguan. Arriand Act 13, 7. Itxura dezake ezin hobeki maite boz ezti, jite gurbil, bihotz beratza, maitalearen saretarat bil dadin ala ez. Lf ELit 76.

2. (BNc ap. A; VocBN, H (L, BN)). “Soigneux, propre” VocBN. “Berregina, gurbila, xuguna” HeH Voc. v. txukun. Gizagaizo itzain higatu hura xutago bailitake naski eta gurbilago, norapeit ikasiago. HU Aurp 200. Eskuak hain eder eta gurbil zauzkan […]. JE Bur 157. Neskato gazte gurbil, eder, mathela gorriño bat. JE Ber 35. Gurbila eta gizalandua zirudien… Mde HaurB 70. Neskatxa gurbil orbanbakoak eta ikutu-bageak. Erkiag BatB 136. Baserritarren solaseri iarraikirik, eskuara garbi, trebe eta gurbil ikasi nahi duenak. Zub 94.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

gurbil iz.
[pitxerra]: antoxin, pitxer, txarro Gip.
gurbil izond.
[txukuna]: Ipar.apain, dotore, elegante, txukun, anddere Ipar., piment Ipar., kriket
[zuhurra]: jas.diskretu, zuhur, zogi g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. barril pequeño, barrica pequeña [de media cántara]; cántaro de diez azumbres (2) izond. (Ipar.) decoroso, -a, recatado, -a (3) izond. (Ipar.) cuerdo, -a, juicioso, -a, prudente
fr (1) (2)
en (1) (2)
port (1) (2)

Inguruaren xahutasun apurra zor zitzaien jendeei, pentsamendua lokaztua zeukatelako hainbeste eskandalu, gezur, mutukeria behartu, manipulazio eta samin irensten zutelarik pantaila bakunetik isuri ele-jauzi beilegien bitartez. Lanaren zein harremanen alorrak zikintzen zitzaizkien arraiki. Zikintzen eta merkatalizatzen. Denak zuen prezio bat. Prezioaren arabera epaitzen zen burkidea. Bazterren garbitasunak, adiskidantzak, amodioak edo gurbil jarduteko tentazioek preziorik ez zeukaten.  [Boga boga, Itxaro Borda (Susa, 2012) Orr.: 47] (Ereduzko Prosa Gaur)

gurbil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)