haidor

izond. Harroa, burgoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. Ipar. g.e.
[harroa]
arrandia, arranpalo, buruharro, buruiritzi, buruzut, gorati, haizeputz, haizetsu, hanpurutsu, harro, harroputz, ustetsu, burupetsu Ipar., farfaila Ipar., fier Ipar., handios Zub., burgoi jas., handiputz jas., goi-nahi g.e., handiusteko g.e., hantustetsu g.e., hantuts g.e., harroti g.e., putzontzi g.e., hankor Ipar. g.e., hanpurus Ipar. g.e., banaloriatsu zah., soberbio Heg. zah., fazati Ipar. zah., superbio Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es altanero, -a; orgulloso, -a
fr fier, fière
en proud, arrogant, show-off

«Ni bezalakorik nor ote da?» haidor
mintzatu zen behin zeruan Luzifer;
«nor da, nor ni bezain handi eta eder?
nik deusik ez diot nihori ere zor.

Ni baino gorago ez dut nahi nihor,
ez gizon, aingeru, ez Jainko, ez ezer;
nausi izango naiz, ez menpeko lander,
Jainkoa bezanbat ahaldun ta sendor.

Izarren gainetik izango naiz gora,
hantxe jarriko naiz errege antzora;
Gorenaren pare izango naiz, baiki!»

Et’aingeru asko, zentzua galdurik,
beren egiazko Jauna ukaturik,
Luziferren alde ziren bertan jaiki.

Nor ni bezalakorik?, Polikarpo Irazoz
(Literatur emailuak, armiarma.com)