xuxurlatu

du ad. 1. Ahots isilez hitz egin. 2. (hed.) Xuxurla, hots arina, sortu. Haizeak pago-adarretan xuxurlatzen zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) txutxu-mutxu egin, txutxu-mutxuka egin, murmurikatu, bar-bar, erran-merranetan aritu, esamesaka aritu (2) marmaratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es susurrar
fr murmurer, chuchoter
en (1) to whisper; to mutter (marmarrean ibili) (2) to gossip (esamesaka ari izan) (3) to murmur (haizeak)

Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen, emakumeak burua goratu zuen, begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten, hauxe xuxurlatu zuen, Ez ezazu ezer esan, hitz bakar bat ere ez, ez ezazu esan zure gustukoa naizela, ezta maite nauzula ere, musu bat emaidazu. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)