hedatu

1 du ad. Tolesturik edo bildurik dagoena bere hedadura handienera ekarri. Ik. zabaldu 2. Besoa hedatu. Zangoa aitzina hedatuz. Hegalak hedatu. Arropa eguzkitara hedatu. Beren soinekoak hedatzen zituzten hura zihoan bidean. Belak hedatuz eta bilduz. Orearen gainean azukrea hedatu. Ongarria landetan hedatzen. Gu harrapatzeko arteak hedaturik dauzka. Hor gabiltza elkarren lehian, Iparraldeko haurrideei lagundu beharrean; ederki deritzat, hedatu zaien eskua hartzeko oraindaino gehiegi mugitu ez badira ere. Noren gainera hedatuko ditut ene begiak? Usoak joan, sareak heda (esr. zah.).

2 du ad. Hedadura handiagoa eman. Bere erreinua Europaraino hedatuz. Munduko eskualde guztietara hedatzeko. Heda iezadazu erran duzun hori. Euskal aditza, hedatu beharrean, murriztuz. || Bere aita hil zutelako berria hedatzeko. Urruti hedatuko du bere izena. Jakintsuek gezur franko hedatzen dute. Egiazko fedea hedatzeko Asiara bidalia.

3 da ad. Halako hedadura izan. Hegoaldetik Ebro ibairaino hedatzen da. Giza bizitza gutxitan hedatzen da laurogei urtetaraino. Gure artean aski hedatua dagoen ustea. Zabalago hedatuak dauden hitzak.

4 da ad. Luzatu. Ez zaitez gehiegi heda azalpenetan.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Hedadura handikoa. Lur eremu hedatuak eskuperatuz. Espiriturik ederrenaz, zorrotzenaz eta hedatuenaz dohatua. Gogo onez aitortzen dut haren jakitate hedatua. Estekak

(Hiztegi batua)

Sinonimoak (UZEI sinonimoen hiztegia)

hedatu ad.

[zabaldu]: aldebanatu, banakatu, banatu, barreiatu, orokortu, sakabanatu, zabaldu, banandu Bizk., berduratu L-BN, jeneralizatu beh., publikatu zah., hegabanatu Bizk. g.e.  

[hedadura handiagoa eman]: zabaldu

Beste hizkuntza batzuetan

  • es (1) da/du ad. extender(se), desplegar(se); [arropa] tender (2) du ad. propagar, difundir (3) du ad. (Ipar.) explicar (4) da ad. [halako hedadura izan] extenderse, llegar hasta, tener tal alcance (5) da ad. alargarse, extenderse (6) da ad. (Ipar.) llegar (7) da ad. (Fis.) [gasak] expandirse (8) da ad. (Fis.) [uhinak] propagarse
  • fr (1) da/du ad. déplier, déployer, hisser, déferler, tendre ; (s’)étendre, (s’)élargir (2) du ad. (se) propager, (se) diffuser (3) da ad. [halako hedadura izan] aller jusqu’à, (s’)étendre (4) da ad. [denboran] s’élargir, (se) prolonger
  • en (1) da/du ad. [hegalak] to spread; [arropa] to hang out; [bilduta dagoena] to unfurl, to unfold (2) da/du ad. to spread, to disseminate, to diffuse (3) da/du ad. to spread, to expand (4) da ad. to stretch, to extend
  • port (1) da/du ad. estender (ser), desdobrar (ser); [roupas] pendurar (2) du ad. espalhar, espalhar (3) du ad. (Ipar.) explicar (4) da ad. [halako hedadura izan] estender, alcançar, ter esse alcance (5) da ad. alargarse, prolongar, estender

Testuinguruan

Ez zaitez gehiegi heda azalpenetan. [Elhuyar hiztegia]

Esamesa hiri osora hedatu zen. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa (Txalaparta, 2004)]