pikotx

iz. Lurra edo zorua zulatzeko lanabesa, gutxienez alde bat zorrotza duen burdina batez eta gider batez osatua dena. Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziren harkaitz baten alboan. Lehen-lehenik pikotxarekin erro azkarrenak aterako dira. (Hiztegi batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

pikotx . pikotx (AN, L, BN, Sal, S, R ap. A; H, Foix ap. Lh; ph- VocBN , H, Foix ap. Lh), pikotxa , pikox , phikots (Gèze) pikotza .

1. (AN, L, BN, Sal, S, R ap. A; H, Foix ap. Lh; ph- VocBN , H, Foix ap. Lh), pikotxa, pikox, phikots (Gèze) “Pic, bêche forte” VocBN. “Pic, pioche à une seule pointe aigue” Gèze. “Pico o piqueta” A. v. pitotxa. Pikotxa bat alzairaturik, […] pikotxa bat agoiorik. HerVal 193. Arnei zaarreko pikotxa bat begi berritu. Ib. 167. Hautsatzue zuen goldeak ezpata egiteko eta pikotxak lantzetako. Dv Ioel 3, 10 ((4, 10) Ol itai, Ker, BiblE igitai). Hamar batek zauzkaten eskuetan phikotxak, aitzurrak, phalak, zuharra errezebitu behar zuen zilhoaren egiteko. Elsb Fram 136. Bere pikotx, puda, haizkora, bi hortzeko, arrastelu, […]. Prop 1897, 126. Aurpegi balzdun miatzarijoi / ator pikotxa lepo-ganian. Laux AB 79. Sendua baintz, etsai-odolez / bustiko eunkek pikotx zorrotxoi. Ib. 80. Asturtar suarrizko amabi pikotx arkitu zituan. JMB ELG 58 (15 irualboko pikotxa, 58 suarri-pikotx). Larre haitzur eta pikotxarekin erro hazkarrenak atherako dire. Dass GAlm 1937, 82. Langileak pikoxekin mendi ederraren zilatzen. Zerb Azk 39. Oraiko jaun erretorak pikotxa eta palaharrarekin itzuli eta jorraturik lur guziak. Zerb Herr 6-8-1959, 4. Pikotxak eta sardak zorrozten ditute. Ibiñ Virgil 75. Aietako lau, pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziran arkaitz bizi baten alboan. Berron Kijote 149. Pala eta pikotxakin kargatzen zan bagoia. MMant 16. Tailu, pikotza edo palekin. Larre ArtzainE 57. v. tbn. Prop 1902, 151 (pikhotx). Ostolaiz 37.

Doi doia xutik egon zen jenden bizitegia, eta hameka urteko haur baten begiek ikusi zituen pikotx ukaldika erortzen, batzu besten gainerat, sekulakotz uste zituen harri kozkorrak. Ardoy SFran 76.

2. “(AN?), pico de montaña” A.

3. “(G-to), estigma, mella en medio de la oreja; es la más larga” A. GOLDE-PIKOTX ( (H)). Arado.

Sinonimoak

iz. [pikotx]: borra, pika (Adorez sinonimoen hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan

  • es iz. pico, piqueta, zapapico
  • en iz. pick, pick-axe, pickax;
  • fr iz. pioche
  • port iz. picareta

Testuinguruan

Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziren harkaitz baten alboan. (Hiztegi batua)