herrestatu

ad/izond. herrestatu, herresta/herrestatu, herrestatzen 1 da/du ad. Lurretik altxatu gabe higitu edo higiarazi, herrestan ibili. Herrestatuko haiz heure sabelaren gainean. Ileetatik herrestatuz, zurubian behera eramaten. Lurrean herresta dezala mihia. 2 (Era burutua izenondo gisa). Mailarik apalenekoa; zitala, mespretxagarria. Ik. miserable. Ni, lurreko har herrestatu bat naiz. Ken hakit aitzinetik, puta herrestatua! || Bizitza herrestatua darama. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

herrestatu (S ap. Lrq; SP, Ht VocGr 301, Lecl, Gèze, Dv, H, A), errestatu, errastatu (Lar).

1. (Aux. trans. e intrans.). Arrastrar(se). “Traîner” Lecl. “Ramper” Gèze. “Reptar” A. “Erresta (G, B, AN-gip), herresta (BN, S) arrastrar” A. v. 1 arrastatu. Tr. Documentado sólo en autores septentrionales. Hek populua irabazirik eta Paul lapidaturik, herresta zezaten hiritik kanpora, ustez hila zen. Lç Act 14, 19. Ohoin baten gisa altxatu / zuten sokaz lothurik, / eta Zedrongo Ibidean / basan herrestaturik. EZ Noel 95. Herrestatzenago dira ibiltzen diren baino. SP Phil 29. Banitatearen guaiak berekin daramatza herrestatuak. ES 170. Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez, / eta zure haurrak beti errestatuak oinez. Monho 68. Behin bihotzari nausituzkero, zertarat nahi herrestatzen baitu. Dh 73. Herrestatuko haiz hire sabelaren gainean. Dv Gen 3, 14. Gero, bethi iletarik herrestatuz, eskaleretan behera eramaiten. Arb Igand 87. Laster akitzen zen potroa, buztanaz halako ihizi gaixtoaren herrestatzea ezin jasanez. JE Bur 20. Moldegaizki jaiki zen, eta ozta-ozta zutik egonaz, errestatu zen liburutegi-sail berezi batera. Mde HaurB 82.

v. tbn. Lg II 88. Mercy 29. Egiat 238. Gy 40. Hb Egia 145. Laph 180. Lap 129 (V 60). Ip Hil 7.

(Part. en función de adj.). Pobre, miserable, arrastrado. Khen akit aitzinetik, / phüta herrestatia. ‘Sale putain’. Xarlem 695. Oi Jainko botheretsua, zeinaren aintzinean handi guziak ttipi eta herrestatuak baitira. Dv LEd 127. Naizen bezalako lurreko har herrestatia. Ib. 50.

“Rouler, herrestatzea” Ht VocGr.

“Herresta, herrestatu, glisser, glissé” VocBN.

2. (H). Despreciar, humillar, rebajar. Beudi hebetik urrun mihi medisentak, proximuaren ohoria haren gibel-ondotik herrestatzen dutenak. AR 444. Ene izterbegia, bahin emaztia / herrestatü gabe, ene flakia. ‘Sans avilir’. Etch 108.

Rebajarse. Zu ere ezin zaizkela / ezkontzeat erresta, / bainan ez bide duzu / hanbat errekesta. Xa EzinB 98.

Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

ad. Ipar. jas. [arrastatu]: narrastu, arrastatu Heg
izond. Ipar. jas. [mailarik apalenekoa]: herresta Ipar.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. arrastrar(se) (2) izond. (hed.) pobre, miserable; arrastrado, -a
fr da/du ad. (se) traîner
en da/du ad. to drag, to trail, to crawl; to pull
port da/du ad. arrastar-se

Arrantzaleek zailtasun handirik gabe herrestatu zuten sarea. #gaurkohitza

herrestatu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)