zauskada

iz. Heg. Zirrara. Ikusi zuenak eta entzun zuenak zauskada handia egin zioten Txanton gizon ahul erkinaren bihotzari. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zauskada (A Apend), zauzkada, sauskada (A Morf 110).

Emoción, impresión. “Impresión del ánimo” A Morf 110. Ezeban iñok uste senarraren ondo-eztxuak alango zauskadea egin bear eutsanik. A BeinB 79. Zauzkada andia egin ei dau barri onek Londresen. Ezale 1897, 23b. Biotzaren zauzkadeak donazan alaiak etxekuen barre-santzoaz. Arriaga Lekob 13. Zauzkada andia eragin zioten aren eriotzeak eta zure atsekabeak. A Ardi 88. Zerbait esan bear, nere zauzkada zurikatzeko, ta orixe esan nion. Ib. 94. Bein ere etzait âztuko ango zirrakoa (zarrastaka, zauskada). Or Eus 251. Limurkeri gozoak entzutean […] barruan senti oi dauan zauskada edo zimikoa. Erkiag Arran 100. Ikusi ebanak eta entzun ebanak zauskada aundia egin eutsen Txanton gizon aul erkiñaren biotzari. Ib. 169. Zauskada zerutiarrak astindu ninduen Paul Valeryren idazpuruak irakurtzean. Txill Let 115. Naigabeen izpirik ere ez dugu ikuskatzen, ondorengo zauskada gozoen eztia miazkaturik. Onaind in Gazt MusIx 149.

Sekulako zauskada eman dit biotzak. Txill Let 43.

Basetxera urreratuten dala, bere bijotz-zauzkadeak arindduten dira. BAizk Ipuin 23.

Sinonimoak: iz. Heg.

[zirrara]: emozio, hunkipen, inpresio, zirrara, birlore Bizk., zarrada Bizk., mugidalda neol., inarrospen g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Heg.) emoción, conmoción, impresión, impacto
fr iz. (Heg.) effet, impression
en iz. shock, impact
port iz. emoção, impressão, comoção

Sekulako zauskada eman dit bihotzak. Txill Let 43.  (Orotariko Euskal Hiztegia, mold.)

zauskada (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)