horditasun
iz. Horditzea; horditurik dagoenaren egoera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
horditasun (c. sg. A; SP, Dv (+ o-, que cita a Bilintx), H (+ o-)). “État d’ivresse” Dv. “Ivresse. Sagarnoaz denean horditasuna berantago iragaiten da mahats arnoz denean baino” H. “Estado de embriaguez” A. Kristoren odola, orditasun santu batekin orditu nazazu. Echve OngiB 67. Amoriyozko orditasun arrek ematen dit toteltasun ura zurekin izketan astian. Bil 161.
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es embriaguez; estado de embriaguez
fr ivresse
en drunkenness, intoxication ny
port embriaguez, ebriedade
Hitz debekatuak
asfalto bustian
desegiten dira
eta laino bihurtzen
edo fosforo hautsa.
Bizkarra miazkatzen dizut
nire galdera guztiak ezabatuz
eta berriak eginez,
jakinda
erantzunak
poeta zaharren hitzetan baino
ez ditudala aurkituko,
inoiz ez zure ezpainetan.
Atzoko mina berpizteko beldurrak
amildegiraino eramaten gaitu
horditurik,
gure nahi guztiak
puzten dituen
horditasuna…
Berriz musukatuko ez ditugun ezpainek
gure gogoan hartzen dute bizileku
hilero alokairua ordaintzen.[Mugarri estaliak, Castillo Suarez (Susa poesia, 2000)]
Reply