kameleoi

iz. ZOOL. Kameleontidoen familiako narrasti saurioen izen arrunta. Alboetatik zapaldutako gorputza, elkarrekiko independenteki mugi daitezkeen begiak eta kolorez alda daitekeen azala dituzte. Zuhaitzetan bizi dira eta mihia jaurtiz ehizatzen dituzten intsektuez elikatzen dira. • kamaleoi arrunt. 25 cm ingurukoa, Afrikako iparraldean, Asia Txikian, Sirian, Mediterranearreko uhartetan eta Espainiako hegoaldean bizi da (Chamaeleo chamaeleon).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘kamaleoi’)

Orotariko Euskal Hiztegian

kameleoi, kameleoin, kamaleoi, kamaleon (Urt IV 455), kameleon. Camaleón. Kanabera bezala, malgu eta plega; kamaleona bezan batetan mutha. Ax 456 (V 297). Armiarma-sagua, kameleoina, estelioa, muskerra eta sathorra. Dv Lev 11, 20 (Ur kamaleoi, Bibl kameleon). Gure pazientzia / nola dan etendu, / kamaleoi bezela / ezin naz mantendu. Ayesta 76.

Sinonimoak: iz.
[kameleoi] : kamaleoi* (Hiztegi Batua)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Zool.) camaleón (2) iz. (hed.) camaleón, chaquetero, -a
fr iz. caméléon
en iz. chameleon
port (1) iz. camaleão m. (2) despec & fam vira-casaca mƒ


David Bowie, musika munduko ‘kameleoia‘, joan egin zaigu. Ez adiorik!

Bowie, kameleoia (Wikimedia commons)

kameleoi (Pixabay, CC0 Public Domain)