inkina
iz. Gorrotoa, ezinikusia, norbaitenganako gaizkinahizko joera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘herra’)
Sinonimoak: iz. Ipar.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es rencor, odio, resentimiento, aversión
fr rancœur, haine, rancune
en hate; resentment
port rancor, ódio
Entzun:
Inkinari so egiten diodanean, zeraz ohartzen naiz. Denok dugula barruan hitzak duen esanahi hori eta nahiz eta bizitzari aurre egiteko gizaki askok erabili, beste askok beste zentzu batean erabiltzen dugula. Hitzaren zentzu “negatiboa†birmoldatzen dugu eta “positiboa†hartzen dugu bizkar gainean egunerokotasunari aurre egiteko. [Inkina, Geroa Galarraga (Mundu(ko)koloreak, 2015-10-16)] (Argia.eus)
Reply