ipuru

iz. 1. BOT. Kupresazeoen familiako eta Juniperus generoko zenbait zuhaixka hosto iraunkorren izen arrunta. Orratz-formako hostoak, galtzarbeko edo bukaerako konotan dauden loreak eta baia-motako fruitu mamitsuak dituzte. • hego-ipuru. Hostoen gainaldean bi lerro zuri eta fruitu gorri-arreak dituena. Eskualde mediterranearrean hazten da (J. oxicedrus). || ipar-ipuru. Lerro zuri bakarreko hostoa eta fruitua beltz-urdinxka duena. Mendian hazten da batez ere (J. communis).  2. iz. Alor edo sail batean, goldatu gabe gelditzen den ertza; alor edo zelai baten ertza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[altzifrearen familiako zuhaixka] : orre Ipar., hagintze Zub., likabra g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru, Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Bot.) enebro (Juniperus communis) ; sabina negra (Juniperus phoenicea) (2) (terreno) baldío (3) borde de un campo sin labrar (4) testuz de los bueyes
fr (Bot.) genévrier, genièvre
en (Bot.) juniper
port (Bot.) zimbro, junípero
lat (Bot.) Juniperus sp.

Entzun:

Bila eta bila luzaz ibili ondoren, artzainak ahuntza Deioko gaztelu barruan aurkitu zuen, ipuru baten ondoan. [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ipuruan geratu ziren gizonak gure zain: los hombres se quedaron en el baldío esperándonos (Elhuyar Hiztegia)

ipuru (Josu Lezameta, @jozulin)