irasagar

iz. BOT. Irasagarrondoaren fruitua, udare-formakoa eta oso usaintsua. Mami latz eta garratza du, eta melaturik edo erreta jaten da. • irasagar-arbola. Irasagarrondoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

irasagar (V, G, L-ain, BN, R; h- L, BN; Lcc, Volt 69, SP, Urt II 190, Lar, Lcq 82, Dv (h-), H), idasagar (V-oroz-m-gip), idisagar (V-gip), ilarsagar (G-goi (ill-), R), ilasagar (AN-egüés-ilzarb, L-ain, R-uzt), ilesagar (G-nav; A Apend), illersagar (AN-olza), iresagar (A Apend), erasagar (H), iransagar (Sal), irarsagar (V), irisagar (Ae). Ref.: VocPir 669; Bon-Ond 150; A (illarsagar, idasagar, ilasagar, irasagar, irarsagar, iransagar); Iz UrrAnz (idisagar), ArOñ (idasagar); Ond Bac (ilesagar).

1. Membrillo (fruto). “Mermelada, conserva de membrillo, irasagarrezko gordagaia, mermelada” Lar. “Idásagarrak, peras silvestres” Iz ArOñ. v. igalsagar, indisagar. Badira fruituak, irasagarra bezala, bere gozo minaz on guti direnak konfituraturik baizen. SP Phil 404 (He 408 irasagarrak, Echve Dev 454 ira-sagarra). Dulzatzekó idisagárra. LE Matr4 535. Eztitzen danean madari edo txermen pinta eder bat irasagar baten ondo edo oñean. Mg CC 218. Kodoin edo irasagar konfitura. ECocin 47. Irisagar zimela baño beltzago da mutilla. TAg Uzt 7. v. tbn. Izt C 2. A Ezale 1897, 340b (+ illarsagar). Ibiñ Virgil 35.

2. “Membrillo árbol, irasagarra arbolea” Lcc. “Cognassier” H.  Aitzondo ezadetsu oetan arkitu izan zituen ugari, […] garau eder gozoakin ondo janzitako gerixa, aran, […] baixaran, mats, irasagar, urki. Izt C 2.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[kodoina]: kodoin
[irasagarrondoa]: irasagardi, irasagarrondo

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. membrillo [fruto]
fr iz. coing
en iz. quince [fruit]
port marmelo [fruto]

Entzun:

Lehengaia ona izaten da gehienetan, baina sos ugari utzi beharko dituzu nagusiaren B kontuan handik atera aitzina, bakailao tortilla, piperrez lagundutako bakailao frijitua, txuleta eta postrea (gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia) hartzearren. [Baietz okerreko bidea aukeratu! , Edorta Agirre (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Autodidaktaren begitartea, horia eta gogorra irasagar baten gisa, gaitzespenezko asaldura tinko bihurtu da. [Goragalea, Jean Paul Sartre / Monika Etxebarria (Alberdania-Elkar, 2003] (Ereduzko Prosa Gaur)

irasagar (Pixabay CC0 Public Domain, AnnaER)