iturburu

  iz. 1. Lur azpiko ura azalera isurtzen den aterabidea. 2. (hed.) Jatorria, hasiera. Alperkeria da bizio guztien iturburua. • iturburu-lengoaia. INFORM. Programa bat idatzita dagoen jatorrizko lengoaia, ordenadoreak egikaritu ahal izan dezan aurrez mihiztatzaile, interpretatzaile edo konpilatzaile baten bidez beste lengoaia batera itzuli behar dena. || iturburu-multzo. MAT. Korrespondentzia batean, B multzoan gutxienez irudi bat duten A-ko elementuen multzoa. || iturburu-programa. INFORM. Iturburu-lengoaian idatzitakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [uraren aterabidea]: iturbegi, iturri, urburu Ipar.
    [hasiera]: ama, etorburu, etorki, iturri, jatorri, sorburu, etorbide Bizk., jator g.e., sorterro g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. manantial, fuente (2) iz. (hed.) fuente, principio, origen
fr iz. source
en (1) iz. spring (2) iz. source; origin
port (1) iz. manancial, fonte (2) iz. (hed.) fonte, origem

Iribas herritik abiatu gara eguraldi ederra lagun. Berehala, bide-seinale zopa aurkitu dugu, gorriak, zuriak, berdeak eta horiak. Guk zuri eta berdeak jarraitu ditugu Aitzarratetako iturbururaino heltzeko. Pista zabala segituz, erraz heldu gara Arotzeneko bordaren ondora eta aurrerago jarraituz iturburuaren ondora iritsi gara. Bertan jaiotzen den Ertzilla ibaiaren urek hots handia ateratzen dute eta garai hauetan ikuskizun paregabea da. [Iribaseko iturburuak, Mikel Arrizabalaga (Berria.eus, 2016-06-12)]

iturburu (Pixabay, CC0 Public Domain)