kaixo

interj. Heg. Lgart. Adiskide bati, ikustean egiten zaion diosal hitza. Kaixo, Bruno, zer moduz? Kaixo, aspaldiko! Kaixo, adiskide (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kaixo. (V-gip, G), kaisio (V, G), kaixio, kaxo (V). Ref.: A (kaisio); Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg. “Fórmula de saludo familiar y llano” A. “Kaixo, aspaldiko Bartolo!” Etxba Eib. Cf. AB AmaE 224: On Kaixo jaiotzatik da lotsor, otzana, / eztabaidetarako iñoz gauz ez dana. Cf. tbn. LexBi: “Caisio, exclamación sumamente expresiva del placer que uno siente al encontrarse con alguna persona querida”. Cf. MEIG VII 32: [Orduko jendea] txunditurik geldituko zen, esaterako, entzun izan balu Kaixo! dela nonnahi, nornahirekin erabiltzen den euskal diosala. Kaixio galai ona, nongoa zera? Ur Tob 5, 6. Kaxo, Txomin Urreta, konpañiarekin. Zab Gabon 28. Kaixo Juane! Ola Franziska! –esan zuten osaba illobak. Apaol 32. –Kaisio, Txomin. Ezale 1899, 4a. Kaixo, Peru. Zer dakartzu olako orduetan gurera? Ag G 173. Kaixio, Txantxes, gau-aro ederra dago. Kk Ab I 104. Kaxo, jaunak, ollagorretarako giro ederra. JAIraz Bizia 24. Beso zabalik artuko zaitu / “kaixio, mutil!” esanda. BEnb NereA 262. Kaixo gizon, zer modu? Berron Kijote 187. Kaixo, osaba! Aspaldiko partez, noizbait azaldu al da? Ataño TxanKan 225. Kaixio koinetue / estudiantia / hemen dakat zutzako / urre kalizia. (V-arr) Balad 103. En DFrec hay 5 ejs. de kaixo y 4 de kaxo.
v. tbn. A Ardi 58. Or Mi 74. MendaroTx 112. Ldi UO 38. Etxde AlosT 62. Alzola Atalak 53. In Uzt LEG I 215. BBarand 166. Kaixio: Enb 176. Eguzk GizAuz 103. JAzpiroz 100. Kaxo: Alz STFer 138. Moc Damu 13. Iraola 134. A Ardi 22. Muj PAm 61. TP Kattalin 180. Lab EEguna 90. ABar Goi 56. TAg Uzt 203. Anab Poli 44. Osk Kurl 206. JAzpiroz 66. Kaisio: A BeinB 41. Anaiari alako “kaixo” otz bat esan eta beietara egin zuan.NEtx LBB 23.

KAIXO MOTEL. Ya está. “Orrek berea ein du, ta orain kaixo motell!, ése ya ha hecho la suya, y ahora ahí queda eso” Zt (comunicación personal).
Irakurri, idatzi eta zenbaki batzuk ere tolestatzen ikasi nuan, eta kaixo, motell! AZink 32. Asko moduzko aldagoia sortu ezkero, kaixo, motell! Ib. 36. Koartelera deitu zidaten, eta kaixo, motell! Urrengo egunetik […], instruzioak egiten jarri ninduten. Ib. 109. Apaizen batek burua berotu dio, nunbait, seme-alabak gogo-jardunetara bidaltzea ona dala ta, “kaixo, motel”, neri tokatu. Zendoia 173. Orain olak ere egiten baidituzte birutarekin ere, ta orrekin moldatzen dirade asko. Gañetik itxura emanda, kaixo, motell! Ostolaiz 53. Kapoi pare baten partez bi edo lau, eta porrusalda maiztarrarentzat, eta kaixo, motell! Insausti 61.

Sinonimoak: interj. Heg. beh.

[diosal-hitza]: agur, hepa, eup beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es interj. (Heg.) (lgart.) ¡hola!
fr interj. (Heg.) (lgart.) bonjour ! ; salut
en  interj. (Heg.) hello, hi
port iinterj. (Heg.) (lgart.) olá, oi, alô

Testuinguruan

Kaixo, 2021! #gaurkohitza