kako

iz. kako 1 iz. Pieza okertua eta, askotan, punta-zorrotza, zerbait zintzilikatzeko, edo zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen dena. Kakoan eseki. Harako kako hartatik zintzilika ezazu jaka. Kakoa sartuz, orbela du ateratzen. Bastako kakoak. Olagarroetarako kakoak. Burdin kakoa: burdinazko kakoa. 2 iz. Haga kakoduna, gaztainak eta kidekoak eraisteko erabiltzen dena. 3 iz. Su armetako katua. Fusila jasota, hatza kakoan zuela. 4 (Izenondo gisa). Kakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur kakoa. || kako-mako Amarruzko itzulinguruak. Gezur zuriz eta kako-mako bihurriz bereganatu zuen. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [gantxoa]: kroka, mako, pintza, krako Ipar., arpeu g.e., gantxo g.e.
    [su-armetako atala]: katu
    [parentesia]: pl.mako pl., parentesi pl.
kako izond.
    [kakoduna]: kakodun, makodun

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. gancho; garfio (2) iz. colgador (3) iz. (Arm.) [su-armarena] gatillo (4) iz. (Kir.) [saskibaloian] gancho (5) iz. paréntesis (6) izond. ganchudo, -a, con forma de gancho
fr (1) iz. crochet, croc (2) iz. [su-armarena] détente (3) iz. [zeinua] parenthèse (4) izond. crochu, -e
en (1) iz. hook; [fishing, sailing] gaff (2) iz. [su-armarena] trigger (3) iz. [saskibaloian] hook shot

Paretako kako batean dago zintzilik Maiteak zeraman soinekoa Paul D-k lehenbizikoz ikusi zuenean. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

kako (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)