kalaxka

iz. Joare txikia; joare horren hotsa. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zenbaiten kantuak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kalaxka.

I . (Sust.).

1. (G-to, AN-5vill), kalaska (H), klaska (BN; VocBN , Dv, H), klaxka. Ref.: A (kalaxka, klaska); A EY I 199; CEEN 1970, 132.
Cierto tipo de cencerro pequeño. ” Klaska, sonnette moyenne de vaches, moutons etc.” H. “Cencerro de sonido poco sonoro” A. “Este cencerro [de tres a siete centímetros] es conocido por kalaxka ” CEEN 1970, 132. Cf. VocNav: “Kalaska, cencerro (Alsasua)”.
Gatuari behar sarri / joare klaska bat ezarri. Ox 121. Sagarakoan isilgunea… / atarin beor-irrintzi, / ardi-joale, beor-kalaska / ta beien kaskoin-zintzarri. Or Eus 229. Garo-tartean motel gelditzen / zintzarri kalaxken otsa. Ib. 329. Artzai eta segalarien ojuak. Eta irrintzien artean zintzarri kalaxken ots motela. Eston Iz 8. Zeren baduzu joare eta joare… Bildots joaretan, baditutzu: kalaxkak eta ttolonttak. GH 1958, 263. Herriko eliza ttipiaren ezkila, ardien kalaxka, artzain zonbeiten kantuak […] bazen aski egunaz jendearen lotik begiratzeko. Ardoy SFran 63. Ustai eta klaskak ikusi nola zituzten [ardiek] . Larre ArtzainE 58. Joare, klaxka edo xilintxa soinuetan gostu zutenak. Ib. 85.

2. Alboroto, ruido. Ihausika abiatzen zitzeien, gaitzeko kalaxkan, hanbatenaz ere, non artzainek eta aitak huiatzea laket baitzuten. JE Bur 20. Iguzkia samin, ogiak zirtaka kraskatzen ari, hantxet epaiteko tresna baten kalaxka, urrengo motor baten burrunba. Gazte (julio) 1958 (ap. DRA). Urrunerat ezagun eta nabari ginela gure kalaxka eta garrasiekin. Larre ArtzainE 30.

II . (Adj.).

1. “(G-to), hombre flacucho” A.

2. Charlatán. Frantses kalaxka batzuek gogoan ezarria zuten, Coty jaunak ez zuela hurbildu behar Vaticaneko jauregirat. SoEg Herr 16-5-1957, 1.

3. Estridente (?). Denetarik ozarrena, “Xerxebruit” zen, bere boza kalaxka txarraz pozoinaren aurthikitzeko. Larz GH 1959, 90

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. cencerro de sonido poco sonoro (2) iz. alboroto
fr (1) iz. sonnaille, clarine (2) iz. tapage, vacarme
en (1) iz. cowbell, bell (2) iz. racket, din
port (1) iz. chocalho (2) iz. alvoroço, alvoroto

Denei enbarazu egin diegu gure kalaxka eta garrasiekin.#gaurkohitza

kalaxka (Gaurkohitza, Creative Commons)