asaldatu

ad. asaldatu, asalda, asaldatzen || 1 da/du ad. Norbaiten edo zerbaiten barne baretasuna bat-batean hautsi. Grina gaiztoek bakean zegoen arima asaldatzen dute. Asaldatzeko moduko berriak heldu dira. Ardia otsoa ikusteaz larritzen eta asaldatzen den bezala. Hori aditzean Herodes asaldatu egin zen. Atzerritik gure lurrak asaldatzera etorri zirenak. Itsasoa asaldatu egin zen. 2 da/du ad. Norbait bere onetik atera; hori dela eta, zarata edo nahasmendua eragin. Ik. aztoratu. Jendea asaldaturik zebilen zerga berriengatik. 3 da ad. Zerbaiten edo norbaiten kontra altxatu. Hamabi bider baino gehiagotan asaldatu ziren israeldarrak basamortuan Jainkoaren aginduen aurka. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

  1. durduzatu, larritu, nahasi, izutu, urduritu. Ant. baretu, sosegatu.
  2. aztoratu, sumindu, zurtu. Ant. lasaitu, trankildu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. turbar(se), perturbar(se) (2) da/du ad. alborotar(se), enfurecer(se), irritar(se) (3) da/du ad. (hed.) levantar(se), rebelarse (4) da/du ad. alterar(se), producir(se) una alteración
fr (1) da/du ad. (se) troubler (2) da/du ad. (s’)emporter, (s’)irriter (3) da/du ad. (hed.) se soulever, (se) révolter (4) da/du ad. incommoder, importuner
en (1) da ad. to be disturbed (2) da ad. [haserretu] to get excited; to make a racket/row (3) da ad. [matxinatu] to rebel (4) du ad. to disturb (5) du ad. [haserrarazi] to excite; to stir up; to rouse

Telefonoak loa asaldatu dio.  (Elhuyar hiztegia)

asaldatu (Argazkia: casaydiseno.com/)