kalejira

iz. Jaietan kalerik kale musika joz egiten den ibilaldia eta horretarako erabiltzen den doinua bera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

iz. Dantzariak eskutik helduta eta elkarren atzean ibiliz dantza egiteko jotzen den musika-pieza. Euskal Herriko erromerietan, azken pieza izaten da. Doinua biko konpasean eta tempo arinean idazten da. (Euskalterm)

Orotariko Euskal Hiztegian:

kalejira (V-gip ap. Etxba Eib y Elexp Berg).

1. Pasacalle. “Kale-jira gaur amarretan, Estellako soñu-jotzalliegaz” Etxba Eib. “Zazpiretan, kalejiria erriko txistulari bandian kontura” Elexp Berg. Aiziak artu zuen saltoka zijuan maskara bat eta jo azi ziyon kale jiran zijuazen danbolintero prinzipalenari. Iraola 118. Lan-saio eta tramankulu-ots / biurturik kale-jira. I. Olea Auspoa 98-99, 237. Dantza zaharrak […] kalejirak, karrikadantza edo biribilketak. MEIG I 62. En DFrec hay 23 ejs.

2. Procesión. v. elizbira. Jakingarri da ostiral deunez Seguran egiten dan kale-jirak Gipuzkoan dagiztenai batere zor ez diela. Ayerb EEs 1912, 59. Arrietar Prudenzio lenauko apaiz jaun ezin aaztuak ostiral deuneko kale-jira oni aurrerapen aundiya eman zion. Ib. 59. Erruki ta osasun eske egin ziran kalejira ta eleizkizunak bukatu. AEmil AndreM 33s.

Sinonimoak: iz.
[kalejira] : biribilketa, karrika-dantza (Euskalterm)

Oharra(k):

biribilketa hitza neologismoa da, XX. mendearen hasieran sortua, eta Txistulari Elkartearen sorrerarekin zabaldu dena. (Euskalterm)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, collins eta Word Reference hiztegiak):

es pasacalle
fr marche, passacaille
en passacaglia
port bloco, carnavalesco

Entzun:

Ez da Joseba horregatik kexatzen den aurreneko aldia, baina ia bi hilabete dira uda hasi zela, bere festa, kontzertu, kalejira eta guzti, eta gaur arte ez da horrela gaizkitu.  [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

kalejira (FlickrCC, Asier Sarasua Aranberri)