karranpa
iz. Giharrak nahi gabe eragindako espasmo batek sortutako min-sentsazioa.
Orotariko Euskal Hiztegian
karranpa (G-to, AN-gip-5vill ap. A), garranpa (BN-bard ap. A).
Temblor, calambre. Cf. VocNav: “Garrampa, calambra, sacudida, temblor (Cascante)”. v. 1 arranpa. Agertzen badira karranpa edo kalanbreak, igortziko da gaixoa baltsamu gozagarriarekin. EE 1885a, 134. Sentitu zuen Antonek otzikara bat ezurretaraño sartu zitzaiona, karranpak, gora eta berakoa; eta kolera berakiñ zuelakoan […]. Urruz Urz 49 (v. tbn. 51). Karranpak edo kalanbreak etzidaten lo egiten uzten. Zubill 227. Orrenbestetxo denbora dira / izandu zala kolera / karranpak edo aire gaixtuak / egiten zuen elera. J.J. Sarasola Auspoa 79-80-81, 119.
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es calambre, rampa [muscular]
fr crampe [des muscles]
en [uzkurdura] cramp
port (de un músculo) cãibra ƒ, câimbra ƒ.
Entzun:
Ostera ere hasi zaio bere buruari itauntzen
gorrotoz eta bekaitzez bakarrik bizi behar ote duen,
bihotza ezerezak estuturik eta
karranpek hesteak ziztatzen ari.Ostera ere hasi zaio bere buruari itauntzen
noiz arte segituko duen oinaze horrek
lagunak ondotik iragatean
bidebazterreko belarrak bezala
uzten duena,
zekalez beteriko gurdiaren txirrinkak
direlarik gainetik igarotzen.Noiz arte iraunen ote duen min horrek
maite dituenek
uzten dutenean
sabanetako akazia bakanek bezala
zebrak
lehoinabar azkarren menpe.Noiz arte eta zergatik
iraun behar ote duen sumindura horrek,
mendi-gailurretako izotzetan
helduko dela espero den esku lagunak
huts egiten duenean
eta lasaitasun gozoan
hiltzen garen hasten.Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki, Andolin Eguzkitza (Susa poesia, 2004)
Reply