txerpolari

iz. 1. Saltzaile ibiltaria 2. Akrobata, bereziki kalean jarduten duena.

Sinonimoak: iz.

[saltzailea] : saltzaile ibiltari
[akrobata] : akrobata

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) vendedor ambulante, charlatán, -ana (2) titiritero, -a, saltimbanqui
fr (1) marchand, -e ambulant ; camelot (2) baladin, saltimbanque
en (1) hawker, peddler (2) acrobat
port (1) vendedor, -a ambulante, charlatão m, -ona (2) titereiro m, -a

Entzun:

Adiskide hura txerpolari iruzurti bat zen, paraje haietan zizak bezala ugaldutako italiar jende klasea, horrela deitua herriz herri ibiltzeagatik, maiz atez ate, kamisetak-eta saltzen, edo negozio arraroak egiten, artean ere ez baitziren asko iritsitako tunisiar eta algeriarrak, eta drogen eta prostituzioaren arloan italiarrak espezial moldatzen […]. [Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / Fernando Rey (Igela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Daten zehaztasuna barregarria da, denbora soinujole dabilen bitartean, hedatuz eta estutuz, txerpolari baten antzera itzulipurdika dabilen bitartean, batetik bestera jauzika, soka batetik sarera, eta saretik hodei batera. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txerpolari (Wikimedia Commons, “The Knickknack Peddler” by Su Hanchen )