katixima
iz. (Ipar.) Kristau-ikasbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:iz. Ipar.
[kristau-ikasbidea] ikasbide, jakinbide, kristau-ikasbide, dotrina beh., ikasti neol. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es catecismo, doctrina cristiana
fr catéchisme
en catechism
port catecismo, catequismo
Etsai handienak Lafitte eta Jean Chabagno misolaria zituen. Euskal literatura, garai horretan katixima zen, eta Miranderen lana amorala zen. Hego Euskal Herrian hiritar mundu bat zelako ezagupena bazuen, baina Iparraldea apez mundua zen. Poema erotikoak bazituen, masturbazioaren alde zen, lesbianak miresten eta puten bizitza deitoratzen zuen, eta homosexualen amodio nekezak aipatzen zituen ere bere lanetan. Mirande bizio guztien eramaile balitz bezala ematen zuten, eta zentsuratu zuten. [Bizirik irauteko idazten zuen euskaraz Jon Mirandek, Txomin Pelleni elkarrizketa (Ainize BUTRON, naiz.info, 2013-01-23)]
Iker Garaialde 9:34 am on 2013/01/24 Permalink
Hondarribian ere garai batean horrela esan izaten zen. Hondarribiko hizkerak frantsesetik eta gaskoieratik hartutako hitz ugari ditu. Tamalez azken belaunaldietan galtzen ari da hizkera berezi hori.
Maite 3:40 pm on 2013/01/26 Permalink
Lastima hitz horiek galtzea, egia esateko. Mila esker iruzkinagatik, Iker! 🙂