lumalari

iz. Idazlanak, eta bereziki literatur lanak, egiten dituen pertsona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[idazle] idazle,
idazlari, izkiriatzaile Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es escritor, -a
fr écrivain
en writer
port escritor, -a

Gauza jakina da Euskal Idazleen Elkartea burutzekotan dabiltzala gure Herriko lumalariak. ARGIAk ezin zuen nolanahi ere gertakizun hori pasatzen utzi eta zor zaion begirunea betetzen saiatu da bere lehendakaria den Anjel Lertxundiri mutur aurrean magnetofoia ipiniz. [Andu Lertxundirekin euskal Idazleen elkarteaz, Argia (1982-10-17)]. Joxemi Zumalabe, orain gurekin ez zauden arren [pdf-tik aterata]

Aitortu zuen, halaz guztiz, obra berriaren atarian egoki zetorkeela hitzaurre deigarria, gauzari zorrotz eta sendo heltzen zekikeen lumalari baten bizkar-bultzada, sinadura eta guzti. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Argazkia: Ruben Plaza (Noticias de Gipuzkoa)