kausitu

(Ipar.) 1. da/du ad. Aurkitu, ediren. Kausitu du bilatzen zuena. Bi nagusien artean kausitzen nintzen. 2. dio ad. Gogoko gertatu. Orori kausitzea lan da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Ipar.

[aurkitu]: aurkitu, batu, buruz buru egin, suertatu, topatu, topo egin, ediren Ipar., idoro Bizk., tope egin Bizk., tril egin Bizk., opatu Naf., bidalkartu g.e., estalgabetu g.e., eriden zah., bilatu Heg. beh., errekontratu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. (Ipar.) hallar(se), encontrar(se); (2)  dio ad. acertar, dar en el blanco; (3) dio ad. (Ipar.) complacer, agradar, gustar
fr (1) da/du ad. [aurkitu] (se) trouver, (se) rencontrer; (2) dio ad. atteindre, toucher au but; (3) dio ad. [gogoko gertatu] plaire à qqn ; contenter qqn
en (1) da/du ad. to find; (2) dio ad. [gogoko gertatu] to please, to like
port (1) achar-se, encontrar-se, ficar, estar; (2) agradar, gostar de

 

BIDE BATEZ

Bide batez gauzak esaten ibiltzea
ez da ez fundamentua,
gehiago da hondakin erradiaktiboa.

Baina esadazu bide batez
zer moduz dagoen
bonbilla fundituak ohe-kidetzat edukitzea,
kalerako bide bakarra leihotik beherakoa dela sentitzea,
tokata zaharrik ez kausitzea,
biniloak dekoratzeko soilik balio izatea,
jarraitzea beste irtenbiderik ez dagoela ohartzea.

Esadazu ahapeka ea
baporezko trenak lastertasun handikoak bihurtu diren,
behialako titareak gaurko jostorratzak ote diren,
putetxe batetik ordaindu gabe aldegitea haizu den
edo banketxe batetik sakela beterik irtetea.

Garagardoa plastikozko botiletan
saltzen duten honetan, esadazu
zer demontre egingo dugun
ozono geruzako zuloa handiegia izan eta
mundua sodomizatzea ezinezkoa denean,
haizeak hiztegi bat ireki eta
orriko lehen hitza bart dela ikustean.

Esadazu bide batez
honek guztiak sentidurik ba ote duen,
negar zotinka aritu eta
hegoaldean egarriz hiltzen direla jabetzean
zergatik egiten duzun oraindik negar gehiago,
zergatik pertsiana hertsiak baino ez dituzun ikusten,
tinta gabeko bolalumak baino ez dituzun kausitzen,
izotz puskak esku artean ez zaizkizun jada urtzen.

Esadazu otoi, bide betez bada ere,
nitaz akordatu zaren inoiz.

[Kaxa huts bat, Beñat Sarasola (Susa poesia, 2007)