kizi

iz. Bizk. Apurra, pixka. Esneari koñak kizi bat botatzen zion. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kizi.

1. (V-m-gip), kixi (V-gip), kiza (V-m). Ref.: A (kizi, kiza); Iz ArOñ (kixi) IzG (euri-); Elexp Berg (kixi). Mota, cosa muy pequeña, pizca. “Kiza, mota, cosa menuda. Ule-kiza bat, una mota de pelo. Euri-kiza, lluvia menuda” A. “Átomo, cosa muy menuda” Ib. “Zer-edo-zer txiki, xe ta mea danean kiza ta kizi dala diogu. Adibidez, ile-kiza, euri-kiza. […] Kizbil itzak kiza-biribila adieraziko du” Zait RIEV 1933, 65. “Euri-kixixa, edur-kixixa diardu, está lloviznando, nevando un poquito” Iz IzG. “Esne basuai koñak kixi bat botatzen zotsan” Elexp Berg. v. gizi. Arratserako euria izango dala, ta euria bere ez euri kizia edo zaramea edo ziriña edo landurra, […] zaparrada ederra baiño. A Ezale 1899, 88a. “Kixirik be ez, ni pizca” Iz ArOñ.
Pilatosek berak be eskuak garbitu, / itxaropen kizirik etxatzu gelditu. Abeletxe Olerti 1959, 232s.

2. Átomo (de una molécula). v. 1 kizkin (2). Gorputz-txatalik kozkorrenai kiziak deritxe. GJaur Kimia 40. Kizi guztiak bitariko txatalak daukiez: txatalok kizigun edo protonak eta kiziazal edo elektronak dira. Ib. 41. Gogorrak eta ebaki-ezinak balira, or genituzke kizi edo atomoak. Zait Plat 57. KIXI ETA MIXI. “Dícese del comer nimiedades, del picar nerviosamente. Goiz guztia kixi ta mixi jardun dozu ta oiñ goseik ez” Elexp Berg.

Sinonimoak: iz. Bizk.

[apurra]: pitin, pixka, birbira Ipar., pilixka Ipar., poxi Ipar., buxi Zub., amiñi Zub./Am., tindi bat Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (B) cosa menuda, partícula diminuta, pizca, pedacito
fr iz. petite chose, petite particule, pincement, mors
en iz. tiny thing, tiny particle, pinch, bit
port iz. coisa minúscula, partícula minúscula, pinça

Testuinguruan

Haizearen txistuarekin batera elur kixmak abiatu ziren, elur kixmez osaturiko haize izoztu hura zuhaitzetako adar biluzietatik zehar igarotzen zen, dena aurrean eraman nahi balu bezala, eta elur kizi lehorrek laster isildu zituzten hiru jainko zalapartatsuak. [Erresumaren ilunsentia, Mila Salterain (Txalaparta, 2014)]