metatu

da/du ad. metatu, meta/metatu, metatzen || Metan jarri, pilatu. Enborrak metatu. Hemengo eta hango aberastasunak bildu eta metatzen. Jendea metatu zen ene ingurura. Ez dakizkidan gauzak elkarren gainka metatuko baldin balira. Gorrotoa metatzen ari baita bihotzetan. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.

[pilatu]: bildu, mordoxkatu, opildu, pilatu, txondortu, moltsotu Bizk., mondoinatu Lap., atetu Zub., mordotu g.e., montoitu zah., errekaitatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. amontonar, apilar, apiñar (2) du ad. acumular (3) du ad. [energiaz] almacenar
fr du ad. entasser, empiler, accumuler, emmagasiner
en (1)  du ad. [pilatu] to pile up (2) du ad. [gorde] to accumulate
port (1) empilhar, empilhar, amontoar (2) du ad. acumular

Testuinguruan

Bailarako herrietako positibo metatuetan aldaketa batzuk egon dira. [24 positibo hauteman dituzte asteburuan Debagoienean, Uxue Igarza (goiena.eus, 2021-01-18)]