koipu
iz. ZOOL. Kapromidoen familiako ugaztun karraskari urtarra, 60 cm-ko luzera eta 9 kg-ko pisua izatera heltzen dena. Ilajea arre-gorrixka eta leuna da; oin palmatuak ditu. Jatorriz Hego Amerikarra da, baina Europan hazten da bere larrua lortzeko eta zenbait kasutan naturalizatu egiten da (Myocastor coypus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Zool.) coipo, coipú, rata nutria (Myocastor coypus)
fr ragondin
en coypu
lat Myocastor coypus (Molina)
Entzun:
Den-dena erakutsi zigun: gazteluko emakume jabearen bizilekua, haren gerruntzeak, haren pixontzi-aulkia, haren koipu-tranpak, haren koipu-orea prestatzeko errezetak, haren botila pattarra eta haren Bottin mondain zaharra -goi mailako jendearen aurkitegia-, dena koipetsua, eskuetan behin eta berriz erabili izanaren poderioz. [Ihesaldi polita, Anna Gavalda / Jon Muñoz (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Reply