korapilo

iz. 1 iz. Soka, hari edo beste gauza malgu batean, edo biren artean, egiten den lotura, mutur batetik edo bietatik tiratzen denean gogorragoa gertatzen dena. Hariaren bi muturrak korapilo batez lotu. Zapiaren muturreko korapiloa. Korapilo estua. Korapiloa egin, lotu, askatu. Korapiloz beteriko mataza. Korapilo begiztaduna. Marinel korapiloak. 2 iz. Irud. Mihian korapilorik gabe mintzatu. Korapilo bat zeukan zintzurrean. Iruditzen zaio korapilo bat edo zama pisu bat barren hartan baduela. 3 iz. Kezka nahasia. Ez baitakit nola askatu atsekabearen korapiloa. Baina, artean, Martarentzat ez ziren bukatu korapiloak. 4 iz. Arazo edo auzi baten zailtasun nagusia. Ik. koska 3. Hor dago korapiloa. 5 iz. Kontakizun edo drama batean, gertaeren haria biltzen den gune gorena. Film bat egiteko besterik ere behar da: korapiloa, “istilua”. 6 iz. Itsasoan erabiltzen den lastertasun neurria, milia bat orduko lastertasunaren baliokidea. Hamar korapiloko abiaduran ibili da belaontzia. 25 korapiloko haize boladek arriskuan jarri zuten ontzia. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [lotura]: marapilo Bizk., moropilo Bizk., troinu Bizk.
    [kezka nahasia]: iltze, koska

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. nudo (2) iz. (hed.) enredo, embrollo, lío, problema, complicación (3) iz. (Eraik.) nudo (4) iz. (Itsas.) nudo (5) iz. (Lit.) (Zin.) nudo, enredo (6) iz. (Elektr.) nudo
fr (1) iz. nœud (2) iz. (hed.) enchevêtrement, embrouillement, confusion, complication (3) iz. (Lit.) trame ; nœud (4) iz. (Itsas.) nœud
en (1) iz. [ilea, haria, soka] knot (2) iz. [kezka nahasia] complication, problem; muddle (3) iz. (Lit.) plot (4) iz. (Itsas.) knot
port (1) iz. nó (2) iz. (hed.) enredo, embrulhada, embrulho

Ba al dago korapilo hau askatuko duenik?

korapilo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)