kuki
Internautak webgune bat bisitatzen duenean, gune horren zerbitzariak internautaren ordenagailuan biltegiratzen duen informazio-elementua, hurrengo aldiz internauta webgunera itzultzen denean zerbitzariak berreskuratuko duena. (Euskalterm)
Sinonimoak: iz.
[cookie] : cookie (Euskalterm)
Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm):
es cookie, cuqui
fr témoin, cookie
en cookie
port cookie
Entzun:
6.2.4 Kukiak. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan kukiak izan ditzakeela. Kukiak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Kukiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.
Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute kukiak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan kukiak sartzen ez uzteko aukera dauka. [Erabilerraztasuna eta Lege oharra, EUE (UPV/EHU)]
Reply