lepo

lepo (Wikimedia Commons)

iz. 1. Burua enborrari lotzen zaion gorputzaren zatia, gehienetan mehea. Norbaiti lepoa bihurritu, estutu. Lepoa moztu, ebaki kendu. 2. Gorputz baten zatirik estu eta meheena; ontzien goiko zati meharra. Umetokiaren lepoa. Lepo luzeko botilak. 3. Jantzietan, lepoa inguratzen duen zatia. Atorra-lepoa. 4. Bi gailurren artean gertatzen den altitude txikiagoko aldea, igarobide izan ohi dena. Ibañetako lepoan. Everesteko hegoaldeko lepoa. 5. (batez ere B) Sorbalda. Gurutze astun bat ipini zioten lepoan. 6. (B) Bizkarra, gorputzaren zatia. Lepo okerra zuen emakume hark. • lepo barometriko. METEOROL. Presio ia uniformeko eskualdea, azal isobaroak zela-forman dituena eta, txandaka gurutze-eran kokatutako bi depresio eta bi antizikloiren artean agertzen dena. • -EN LEPORA. (B) -en gain, -en bizkar. Irabaziak banatzeko ardura bere lepora hartuko balu. || -EN LEPOTIK. -en kontura, -en bizkar. Gure lepotik bizi nahi dutelako. || LEHENGO LEPOTIK BURUA. Aldatzen ez dena adierazteko esapidea. Eta dirudienez lehengo lepotik dugu eta izango dugu burua. || LEPO EGON, JAN. Goraino egon, jan. Plaza lepo zegoen. Bazkari hartan lepo jan zuten. || LEPOA EGIN. Apustua egin. Lepoa egingo nuke hori horrela dela. || LEPORAINO. Goraino, erabat. Leporaino asea. Trena leporaino betea zetorren.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [sama]: lepo-zintzur Ipar., idun Bizk., sama Bizk.
    [jantzietakoa]: idun Bizk., fola zah.
    [sorbalda]: Bizk.besaburu, besagain, soinburu, soingain, sorbalda, sorburu, espalda Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. cuello, pescuezo (2) iz. (hed.) cuello (3) iz. collado; paso (4) iz. (batez ere B) hombro (5) iz. (B) espalda
fr (1) iz. cou ; gorge ; [zenbait animaliarena] encolure (2) iz. [d’une bouteille, d’un vêtement] (hed.) col ; encolure (3) iz. gorge, défilé, col [de montagne] (4) iz. (Anat.) col (5) iz. (batez ere B) dos, épaule
en (1) iz. neck (2) iz. [jantziena] collar; neck (3) iz. (mountain) pass (4) iz. [sorbalda] shoulder
port (1) iz. pescoço (2) iz. (de camisa) colarinho m.  (3) iz. [sorbalda] costas

Entzun:

Gure bizimodu azkarrak eta makinen aurrean eserita egon beharrak postura txarrak ekartzen dizkigute eta, haien ondorioz, sorbalda, bizkar eta lepoko minak. [Neckpoc unpoltsing, Joxe Rojas,  (Teknopata.eus, 2015-11-22)]