gaztigatu

1. dio ad. Jakitea komeni zaion zerbait norbaiti adierazi. Dabidi gaztigatu zion aitak hil nahi zuela, eta ezkutatu zedila. 2. du ad. Gaztigua eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zigortu]: Ipar.zigortu, larderiatu Ipar., kastigatu Heg., atarratu g.e., nekaldu g.e., penatu g.e., punitu Ipar. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) dio ad. avisar, comunicar, notificar (2) du ad. (Ipar.) castigar, dar un escarmiento
fr (1) dio ad. aviser, faire savoir, notifier (2) du ad. (Ipar.) punir, châtier
en (1) dio ad. to notify, to inform, to send word (2) du ad. to punish
port (1) dio ad. avisar, comunicar (2) castigar

Entzun:

LEHEN DESKRIBAPENA

Petalo belikoak dituzu
betazalak

gaur ernaldu eta gaur ihartuko direnak
hozkailuan gordeta
gaztiga zaitzadan denbora ez iragaitera

ezpainik eta bularrik galkorrenak dituzu
elurrezko bola maldan behera
eta beti ahul izateko obsesio hori

atzazaletan hitz pozoitsuak
airean koloretako lapitzez
margotzen dituzunak

[Aingurak erreketan, Jon Benito (Susa poesia, 2001)]