tableta
1. iz. INFORM. Ordenagailu eramangarri txikia, telefono adimendunak baino handiagoa eta ukipen-pantailaz hornitua. (Euskalterm) 2. iz. Laukizuzen-formako txokolatezko pastilla, puska txikiagotan zati daitekeena. 3. iz. MED. Konprimatua, pastilla. (Euskalterm eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1)Â [gailu elektronikoa] tableta (2) [txokolatezkoa] tableta [botika] (3) pastilla
fr (1) [gailu elektronikoa] tablette (2) [txokolatezkoa] tablette (3) [botika] comprimé
en (1) [gailu elektronikoa] tablet (2) [txokolatezkoa] bar (3) [botika] tablet, pill
Entzun:
Urtebetetzean oparitu zioten tabletarekin hartzen zituen eskolako apunteak.
Lupin maisua txokolate-tableta handi bat zatitzen ari zen. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Niri mesede egina zidaten zorabioaren aurkako tableta haiek eraman nizkionean, dena den, Sabethek ez zuen bere kamarotera inor sartzerik nahi. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply